Itxi

telebista

22:30ean

Esther eta Julian Iantzi izango dira gaurko protagonistak "El Conquis" saioan

EiTB

Gonbidatuek eta conquistologoek abenturako azken atalean gertatutako guztia aztertuko dute.

  • Esther eta Julian Iantzi, "El Conquis"eko gonbidatuak

    Esther eta Julian Iantzi, "El Conquis"eko gonbidatuak. Argazkia: EiTB

Astelehenean, "El Conquistador del Caribe"ko atalak polemika handia piztu zuen bai Karibe itsasoan baita sare sozialetan ere. Kakoen jokoaren bigarren bertsioak duelua gainditzea posible zela erakutsi zuen, eta nahiz eta oso ondo jokatu, Estherrek galdu egin zuen. Tuterako lehiakidea "El Conquis"en egongo da gaur gauean, eta bere taldeko lehiakiderik ahulena ez dela azalduko du. Horrez gain, Mikel eta Vir kanpamentuan nola hartu zituzten erakutsiko du saioak, eta immunitate jokoak piztu zuen polemika aztertuko dute conquistologoek platoan.

Bestalde, Julian Iantzi aurkezlea ere izango dute gonbidatu. Aurtengo edizioa hasi zenetik bere jokaera eztabaidaren erdian egon da astero. Besteak beste, Eneko, Patri, Gotzon eta Seletarekin izandako harremana, lehiakideei esandakoak, jokoetako epaile lana eta azken atalean Manu Maritxalarrekin izandako eztabaida izango dituzte hizpide Lesakako aurkezlearekin. Iñaki Maritxalar (Manuren anaia) eta Isma (Seletaren laguna) izango dira bi kapitainen jokaera defendatuko dituzten gonbidatuak.

Ainhoak, Txurruk eta Humbertoren azken imitazioak osatuko dute "El Conquis" saioa, gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.