telebista
22:15ean
'Dos suegros y un destino' filma, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Modako blogari batek eta konpositore izan nahi duen musikagile batek maitasun istorioa bizi dute, baina gauzak ez dituzte batere erraz, beraien aitek hauek banantzea baitute helburu.
-
"Dos suegros y un destino" filmaren fotograma
Dos suegros y un destino filma emango du gaur gauean ETB2k. Francesco Miccichè dugu istorioaren zuzendaria, eta Diego Abatantuono, Dino Abbrescia, Grace Ambrose, Lorenzo Zurzolo, Rosita Celentano, Valeria Bilello eta Vincenzo Salemme ari dira aktore lanetan.
Filmaren nondik norakoen artean, modako blogari baten eta konpositore izan nahi duen musikagile baten arteko maitasun istorioa dugu, eta hasiera batean komunean askorik ez dutela uste arren, gerora, ezkontzea erabakiko dute. Beraien aitek ere ez dute ezertxo ere komunean. Bata, Gaetano, Italiako hegoaldeko alkatea da, eta, bestea, Diego, iparraldeko enpresari aberatsa. Bien arteko gorrotoa nabaria da, eta gauza bakarrean daude ados: ahal duten guztia egingo dute bikotea banatze aldera. Lortuko al dute?
Ez ezazu xehetasunik galdu eta goza ezazu Dos suegros y un destino filmaz, gaur, 22:15ean, ETB2n.