Itxi

telebista

Audientzia

"El Conquis" debatea lider izan da % 17,9ko kuotarekin

EiTB

Patxi Alonsok gidatutako saioaren daturik onena izan da 2015etik.

  • Simon eta Vir, kanporatutako azken bi lehiakideak, "El Conquis" debatean

    Simon eta Vir, kanporatutako azken bi lehiakideak, aste honetako "El Conquis" saioko irudian

"El Conquis" debatea audientzia buru izan da asteazken honetan % 17,9ko kuotarekin. 2015etik lortzen duen audientzia-zatirik onena izan da, gainera. Patxi Alonsok gidatutako saioak 237.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan. 

Vir eta Simon lehiakideen kanporaketa eta Manuren erabakiak ahoz aho ibili ziren, ez soilik platoan, baita sare sozialetan ere. #elconquis19 joera izan zen Twitterren, eta lau milioi eta erdi inprimatzetik gora izan zituen timelineetan.