Itxi

telebista

Zinema euskaraz

Vigalondoren 'Kronokrimenak', gaur gauean, ETB1en

Karra Elejalde protagonista duen zientzia-fikziozko filma emango da.

0:21
Karra Elejalde 'Kronokrimenak' filmean

Nacho Vigalondo zinema-zuzendariaren "Kronokrimenak" filma izango da ikusgai gaur gauean ETB1en. Karra Elejalde eta Barbara Goenaga ditu protagonista zientzia-fikziozko istorio honek.

Emaztearen etxean dagoen bitartean, prismatikoak hartu eta kanpoko basora begira hasiko da Hector (Karra Elejalde), eta, horretan dabilela, neska bat ikusiko du biluzik (Barbara Goenaga). Zer gertatzen den ikustera irteten denean, eraso egingo diote, eta ihesi doala laborategi batean babestuko da. Han ezagutuko duen zientzialari batek denboran bidaiatu eta atzera egiteko aukera emango dio.

Zinema euskaraz astelehenero izango da ikusgai ETB1en, eta zuk nahi duzun guztietan, EiTB Nahieran zerbitzuan.