Itxi

telebista

ASTE HONETAN

"Atrápame Si Puedes" saioak 1500. programa ospatuko du

EiTB

Patxi Alonsok aurkezten duen lehiaketak aste historikoa izango du, dibertimenduz beterik eta 120.000 euroko zaku handia jokoan dela.

  • "Atrápame Si Puedes" saioaren 1500. ataleko irudia

    "Atrápame Si Puedes" saioak 1500 atal ospatuko ditu aste honetan. Irudia: EiTB

"Atrápame Si Puedes" aste honetan iritsiko da 1500. atalera, eta mugarri hori emozioz eta dibertsioz beteriko saioekin ospatuko du. Sei denboralditan audientzia datu ezin hobeak lortu ditu Patxi Alonsok aurkezten duen lehiaketak, eta urtebetetze berezia izango du. Publikoaren hurbiltasuna eta fideltasuna ikur dituela, urteurren berezira iritsiko da "Atrápame Si Puedes".

Oraingoan, lehiakide klasikoenetako batzuk izango dira, hala nola Imanol, Mariaje eta Bernabe, eta, horiekin batera, Maria, Logroñon bizi den ekitaldien antolatzailea, eta Joxepo, Iruñeko ebanista eta eskola-monitorea. Benetako luxuzko lehiakide taldea, zaku garrantzitsua eramateko: lehian, 120.000 euro!

"Atrápame Si Puedes" saioaren 1500. atalaren aste berezia ekainaren 1etik 5era izango da ikusgai, 14:00etatik 15:00etara, ETB2n eta eitb.eus-en.