Itxi

telebista

HITZORDUAREKIN ETA ONLINE

Adi! Hau da "El Conquistador 17"ko online castingean parte hartzeko azken astea!

I. A. | EITB.EUS

Hurrengo edizioa prestatzen gabiltza eta aukeraketa prozesua martxan da: aurrez aurreko castingak, hitzorduarekin, eta online castinga. Hori bai, bideoak bidaltzeko epea uztailaren 19an amaitzen da.

  • Idoia "El Conquistador"ren castina egin aurretik

    Idoia "El Conquistador"ren castina egin aurretik. Argazkia: EiTB

"El Conquistador del Fin del Mundo"ren 17. edizioa prestatzen ari gara dagoeneko, eta garrantzitsuena falta da: lehiakideak. Urtero bezala, castinga aurrez aurre zein online egiteko aukera izango dute lehiakide izan nahi duten hautagaiek.

Batetik, aurreko urteetan bezala, saioko lehiakide izan nahi duten lagunek castinga online egiteko aukera dute, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren webgunetik bideoa bidalita. Uztailaren 19a arte egongo da bideo-castinga bidaltzeko aukera.

Nola igo zure bideoa? Hasteko, formularioa bete, lege oharra onartu, bideoa erantsi eta bidali. Horrez gainera, horizontalean grabatuta egotea eskatzen da. Arazorik baduzu, jarri gurekin harremanetan, eitbeustelebista@eitb.eus helbidera idatzita.

Aurrez aurreko castinga

Koronabirusaren krisia dela-eta hartu beharreko segurtasun-neurriak bermatze aldera, aurrez aurreko castingetan parte hartu ahal izateko hitzordua eskatu behar da aurretik. Horretarako, mezu elektronikoa bidali beharko da elconquis@eitb.eus helbidera. Bertan, honako hauek azaldu behar dira: izen-abizenak, adina (18 urtetik gora), herria eta telefono-zenbakia. Saioa lehiakide izan nahi dutenekin harremanetan jarriko da castinga egiteko eguna, tokia eta ordua zehazteko.

Zorte on guztioi!