Itxi

telebista

Audientzia

"El Conquis" asteazkeneko ordutegi nagusian lider, % 15,2ko audientzia-zatiarekin

EiTB

Patxi Alonsok aurkeztutako debateak 214.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

  • "El Conquis" debatearen irudia

    "El Conquis" debatearen irudia, EiTBko bideo batetik hartutakoa

"El Conquis" debatea bere ordu-tartean nagusi izan zen berriz ere, % 15,2ko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, 214.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. 

Sare sozialetako erabiltzaileek ere gertutik jarraitu zuten Patxi Alonsok aurkezten duen saioa: #elconquis20 traola joera izan zen Twitterren eta bost milioi inpresio baino gehiago izan zituen sare sozialaren timelineetan. Nekane ere TT izan zen. 

Martin, abenturako azken kanporatua, "El Conquis" debateko gaueko gonbidatu nagusia izan zen, eta berarekin eta platora hurbildu ziren conquistologoekin batera, "El Conquistador del Caribe" realityaren hogeigarren atalean gertatutako guztia aztertu zuten.