Itxi

telebista

Audientzia

"En Jake" bere ordu-tartean nagusi, % 17,8ko audientzia-zatiarekin

EiTB

Xabier Lapitzek aurkezten duen saioak inoizko bigarren daturik onena lortu zuen asteartean.

  • Xabier Lapitz "En Jake" saiaoren aurkezlea.

    Xabier Lapitz "En Jake" saiaoren aurkezlea. Argazkia: EiTB

Astearteko "En Jake" saioa bere ordu-tartean nagusi izan zen, % 17,8ko audientzia-zatia bereganatuz, inoiz lortutako bigarren daturik onena. Xabier Lapitzek aurkezten duen saioak eguneko gaien azken ordukoa eskaini zuen, eta, emanaldian zehar, 134.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Bosgarren denboraldi honetan, "En Jake" saioak bere tokia finkatu du audientziaren harrera bikainarekin. Denboraldian, batez beste, % 10,4ko kuota eta 116.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.