Itxi

telebista

22:30ean

'Atracadores' pelikularen estreinaldia, gaur, "La Noche De..."n

EiTB

Horrez gain, Ana de Armas aktoreari buruzko erreportajea eskainiko du saioak eta sua duten eszenen filmaketa nola egiten den azalduko du.

  • 'Atracadores' pelikularen irudia

    'Atracadores' pelikularen irudia. EiTBko bideo batetik ateratako irudia

"La Noche De..." saioak Atracadores film frantziarraren estreinaldia eskainiko du gaur gauean. Euren bizitzetako kolperik handiena emango duen lapur talde baten istorioa da. Julien Leclercq zinemagileak zuzendutako lan honetan, Sami Bouajila, Guillaume Gouix, Youssef Hajdi eta Redoune Behache dira aktore protagonistak. Datu horiek eta beste hainbat xehetasun emango dizkigu Felix Linaresek pelikularen aurretik. 

Bestalde, Ana de Armas aktorearen inguruko erreportajea izango dugu ikusgai, jatetxeekin eta janari onarekin duen afizioa ardatz hartuta.

San Joan bezperaren harira, zinemagintzan suzko eszenak nola filmatzen dituzten erakutsiko du "LND"k.

Amaitzeko, Hollywoodeko familiarik arriskutsuena ezagutuko dugu, hiltzaile, narkotrafikatzaile, preso eta aktorez osaturiko familia, hain zuzen ere.

"La Noche De... Atracadores" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.