Itxi

telebista

22:30ean

'Pequeños gigantes' filmaren estreinaldia, gaur gaueko "La Noche de…"n

EiTB

Saioak, gainera, Margot Robbie aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du, eta Hollywoodeko aktoreen harrokeria aztertuko du.

  • 'Pequeños gigantes' filma.

    'Pequeños gigantes' filma. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak Pequeños gigantes emozioz beteriko pelikula eskainiko du. Sault Ste. Marie Kanadako hiri ederrean filmatutako lana da, eta Josh Wiggins eta Taylor Hickson aktore gazteak ditu protagonista, Kyle MacLachlan eta Maria Bello helduekin batera. Haurtzarotik lagunak diren bi gaztetxoren istorioa da, eta urtebetetze ospakizun batean gertatukoak goitik behera aldatuko ditu haien bizitzak. Felix Linaresek filmaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

"LND" saioak, gainera, Mariot Robbie aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du, haren 30. urtebetetzearen harian. Gainera, Los vascos conquistan Hollywood atalak zineman izan diren euskaldunen aipamen bitxienak ekarriko ditu, eta, amaitzeko, Los siete pecados capitales atalak Hollywoodeko aktoreen harrokeria aztertuko du.

"La Noche de... Pequeños gigantes" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.