telebista
Astelehenean
"El Club del Tupper" ordutegi nagusian lider, % 13,3ko audientzia-zatiarekin
EiTB
Javi Sierra sukaldariak aurkeztutako saioak 207.000 ikus-entzuleko audientzia metatuta lortu zuen.
-
Javi Sierra Joseba Beloki, Carmen Esperanza eta Gurutze Beitiarekin. EiTBko bideo bateko irudia.
"El Club del Tupper" ETBko saio gastronomiko berriak asteleheneko ordutegi nagusian lidergoa lortu zuen, % 13,3ko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, Javi Sierra sukaldariak aurkeztutako tarteak 207.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Gurutze Beitia, Joseba Beloki eta Carmen Esperanza instragramerra izan zituen saioak protagonista, eta "gure amen errezeta kuttunenak" prestatu zituzten, elkarren arteko lehian.