Itxi

telebista

Pilota

Laboral Kutxa Udako Torneoaren laugarren jardunaldia, "Plazandreak" saioan

EiTB

Iera Agirre-Arrate Bergara-Amaia Aldai eta Irantzu Etxebeste-Nora Mendizabal-Olatz Arrizabalaga hirukoteak izango dira aurrez aurre gaur.

  • "Plazandreak" saioko irudi bat, Irungo Uranzu pilotalekuan

    "Plazandreak" saioko irudi bat. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Plazandreak" saioan, Laboral Kutxa Udako Torneoa txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko da. Reyes Azkoitiaren taldea Mikel Inuntziagaren taldearen aurka: Irantzu Etxebeste-Nora Mendizabal-Olatz Arrizabalaga vs Iera Agirre-Arrate Bergara-Amaia Aldai. 

Ligaxkako jaialdien egitura hau da: buruz buruko bi partida eta binakako bat. Neurketa bakoitzeko, puntu bat izango da jokoan. 

Iñigo Aiestaran, Gentzane Aldai eta Elena Azpeitia arduratuko dira kontakizunaz, Irungo Uranzu pilotalekutik. 

"Plazandreak" saioa ostegunetan, 22:30ean, izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.