Itxi

telebista

22:30ean

'La balada de Lefty Brown' filmaren estreinaldia, astearteko "La Noche de..."n

EiTB

Saioak, gainera, oporrak igarotzeko zinemako paraje zoragarrienak erakutsiko ditu, eta bizitza errealean oso harreman txarra zuten zinemako bikoteak hartuko ditu hizpide.

  • Bill Pullman 'La balada de Lefty Brown' filmeko protagonista.

    Bill Pullman 'La balada de Lefty Brown' filmeko protagonista. EiTBko bideo batetik lorutako irudia.

Astearte honetan, "La Noche de..." saioak La balada de Lefty Brown pelikularen estreinaldia eskainiko du. Akzioz beteriko westerna da eta Bill Pullman, Kathy Baker, Jim Caviezel, Tommy Flanagan eta Peter Fonda dira aktore protagonistak. Felix Linaresek filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu filmaren emanaldiren aurretik. 

Bestalde, Lisa Bonet eta Jason Momoa bikotearen ibilbidea errepasatuko dute La pareja más guapa del mundo tartean. Línea Caliente atalak, ordea, bizitza errealean elkar gorrotatzen diren zinemako bikoteei buruzko erreportajea eskainiko du.

Amaitzeko, oporrak igarotzeko zinemako paraje zoragarriei buruz mintzatuko da Felix Linares.

"La Noche de... La balada de Lefty Brown" astearte honetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.