telebista
Kirolak
Castrojeriz eta Villadiego arteko Burgosko Itzuliko 2. etapa, gaur, zuzenean
EiTB
Fermin Aramendik eta Alfontso Arroiok egingo dute kontakizuna 15:00etatik aurrera.
-
Alfontso Arroio eta Fermin Aramendi, Burgosko Itzuliko esatariak. Argazkia: EiTB
Gaur, 15:00etan hasita, Burgosko Itzuliko 2. etapa zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en, Fermin Aramendi eta Alfontso Arroio esatarien eskutik.
168 kilometroko ibilbide lasaia eta laua osatuko dute txirrindulariek Castrojeriz eta Villadiego artean. Bertan, esprinterren arteko borroka izango dugu ikusgai.