telebista
Kirolak
Arrauna, pilota eta txirrindularitza, gaur, zuzenean
EiTB
Emanaldi hauek eskainiko dira: Euskadiko Arraun Txapelketa Lekeitiotik, Burgosko Itzuliko 4. etapa eta CaixaBank Masterseko Olaizola II-Zabaleta Vs. Jaka-Albisu partida Aiegitik.
-
Ibon Gaztañazpi, Sara Gandara eta Mikel Olazabal. Argazkia: EiTB.
Arraunak zabalduko du gaurko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en. Lekeition jokatuko den Euskadiko Txapelketaren berri emango digute Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak 12:00etan.
15:00etatik aurrera Burgosko Itzuliko 4. etapa izango dugu ikusgai, Fermin Aramendiren eta Alfontso Arroioren kontakizunarekin. Trantsizio etapa izango da Gumiel de Mercadon hasi eta Roa de Dueron amaituko den hau.
Txirrindularitzaren ostean, 17:15ean, Aiegirekin bat eginez, pilotaz gozatu ahal izango dugu. Arretxe II-Salaverri II Vs. Dario-Garmendia partidarekin hasiko da jaialdia. Ondoren, CaixaBank Masterseko Olaizola II-Zabaleta Vs. Jaka-Albisu jokatuko da. Joseba Urkiola eta Mikel Idoate izango dira esatariak.