Itxi

telebista

22:30ean

'Bienvenidos a Villa Capri' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..."n

EiTB

Pelikula aurkezteaz gain, Ryan Gosling eta Eva Mendes aktoreen harremanaz, soinu-banda ospetsuenez eta bisita bat merezi duten toki bereziez mintzatuko zaigu Felix Linares.

  • 'Bienvenidos a Villa Capri' pelikularen fotograma bat

    'Bienvenidos a Villa Capri' pelikularen fotograma bat

Gaur, "La Noche de..." saioak Bienvenidos a Villa Capri komedia dibertigarria estreinatuko du telebistan. Filmaren protagonistak ibilbide luzea duten Morgan Freeman, Tommy Lee Jones eta Rene Russo aktoreak dira. Felix Linaresek grabazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak eskainiko dtu emanaldiaren aurretik.

Horrez gain, La pareja más guapa del mundo atalak Ryan Gosling eta Eva Mendes aktoreak hartuko ditu protagonista. Denbora luzea daramate elkarrekin eta bi alaba dituzte.

Bestalde, Tu banda sonora favorita atalak hiru soinu-banda ospetsu hartuko ditu hizpide, eta Vacaciones de película tarteak, ordea, toki bereziak ezagutzera eramango gaitu.

"La Noche de... Bienvenidos a Villa Capri" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.