Itxi

telebista

Txirrindularitza

Dauphiné Kriteriuma, gaurtik igandera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfontso Arroiok egingo dute kontakizuna, arratsaldero, 15:15etik aurrera, eta 15:40an, asteburuan.

0:20

Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du Dauphiné Kriteriumeko 72. edizioa, abuztuaren 12tik 16ra bitartean. Gaur Clermont Ferranden hasi eta igandean Megèven amaituko den lasterketaren nondik norakoak Fermin Aramendik ekarriko dizkigu arratsaldero, Xabier Usabiaga eta Alfontso Arroio lagun dituela.

Covid-19aren pandemiagatik atzeratuta datorren probak iraupen laburragoa izango du aurten: bost etapa izango ditu, horietako lau menditsuak. Txirrindulari askok Frantziako Tourra prestatzeko erabiliko dute.

Gaurtik ostiralera 15:15etik aurrera izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, eta larunbatean eta igandean, 15:40an.