Itxi

telebista

Pilota

Bigarren finalerdia jokatuko dute gaur "Plazandreak" saioan

EiTB

Iera Agirre-Arrate Bergara-Amaia Aldai vs Ainhoa Ruiz de Infante-Maite Ruiz de Larramendi-Leire Garai arituko dira aurrez aurre.

0:21
Pilotaria,

Mikel Inuntziagaren taldea eta Naroa Elizalderen taldea arituko dira aurrez aurre, gaur, "Plazandreak" saioan. Hau da, Iera Agirre-Arrate Bergara-Amaia Aldai vs Ainhoa Ruiz de Infante-Maite Ruiz de Larramendi-Leire Garai.

Aurreko astean (abuztuaren 13an) jolastu zen lehenengo finalerdian, Reyes Azkoitiaren taldea izan zen garaile Erlantz Garciaren taldearen aurkako partidan.

Astero bezala, Iñigo Aiestaranek gidatuko du saioa, Elena Azpeitia eta Gentzane Aldai lagun dituela. Gentzanek partiden kontakizuna egiten lagunduko dio Iñigori, eta Elenak protagonistak elkarrizketatzeko ardura izango du. 

"Plazandreak" saioa, ostegunero, 22:30ean, izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.