Itxi

telebista

21:00etan

'Los Tenampas Donostian', gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITB

Araoz Gazte, Zaria eta Pasaia abesbatzekin batera arituko dira.

  • 'Los Tenampas Donostian', "Oholtzan" saioan

    'Los Tenampas Donostian' "Oholtzan" saioan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.

Gaur gauean, "Oholtzan" saioak Los Tenampas Donostian ikuskizuna eskainiko du, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Ekitaldia 2018ko uztailaren 18an grabatu zen Donostiako Katalunia plazan, Gros auzoan. Bertan, Los Tenampas taldeak Araoz Gazte, Zaria eta Pasaia abesbatzekin batera abestu zituen kanta mexikar ezagunak. Imanol Elizasuk zuzentzen ditu abesbatzak. 

Los Tenampaseko partaideak Iruñekoak eta Lumbierrekoak dira, baina Mexiko dute zainetan, bertako kultura, tradizio eta musika.

Koloredun traje tradizionalekin jantzitako dantzariek ere parte hartu zuten ikuskizunean.