Itxi

telebista

22:30ean

"QMEC" bereziak "normaltasun berria" eta ekonomia izango ditu ardatz gaur gauean

EiTB

"Normaltasun berriaz" eta argitzeke dauden gai ekonomikoez hitz egiteko, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua izango da gonbidatu.

  • Arantza Ruiz, "QMEC" saioko aurkezlea

    Arantza Ruiz, "QMEC" saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB

ETB2k eta eitb.eus-ek "Qué Me Estás Contando" saio berezia eskainiko dute gaur gauean, Arantza Ruizek gidatuta. Koronabirusaren aurrean, gizartearen eta ekonomiaren erantzuna aztertzea izango du helburu saioak.

Euskadin azken aste hauetan atzematen ari diren koronabirus kasuen gorakada ikusita, "normaltasun berrira" egokitzea ez da gauza erraza. Hartu diren neurri berriak kontuan hartuta, aste hau erabakigarria izango da koronabirusaren garapena nolakoa den eta zein puntura arte heltzen den ikusteko.

Covid-19a dela eta, gizartearen zati handi batek, negozioek eta enpresa askok euren egunerokotasuna eta lan egiteko prozesuak egokitu behar izan dituzte. Horren erakusle, hilabete hauetan ekonomia ardatz garrantzitsuenetako bat izango da zer gertatuko den aurreikusteko eta erabakiak hartzeko.

"Normaltasun berria" eta argitzeke dauden ekonomia gaiak aztertzeko, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua izango da gonbidatu. Tartean, koronabirusa kutsatzea saihesteko neurriak betetzeko asmorik ez duten mugimendu negazionisten inguruan ere mintzatuko dira.

Osasun arloan adituak diren pertsonak, ekonomialariak, enpresariak, ekintzaileak, ardogileak, arrantzaleak eta gazte eta jubilatuak ere izango dute iritzia emateko aukera, eta bakoitzak bere alorrean bisitakoa azalduko du.

"QMEC" saio bereziak "normaltasun berria" eta ekonomia izango ditu ardatz gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.