Itxi

telebista

Kirolak

Urrutikoetxea-Irribarria vs P. Etxeberria-Albisu, Lekeitiotik, gaur

EiTB

15:00etan Frantziako Tourreko hirugarren etapa izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EiTB

Gaur, ETB1en eta eitb.eus-en bi kirol emanaldi izango ditugu zuzenean ikusgai. Alde batetik, 15:00etan, Frantziako Tourreko hirugarren etapa (Niza-Siseron, 198 km) eskainiko da. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute etaparen jarraipena.

Bestetik, 22:30ean, "ETB Kantxa" saioak Lekeitioko pilota jaialdia eskainiko du. Bertan, CaixaBank Masterseko Urrutikoetxea-Irribarria vs P. Etxeberria-Albisu partida jokatuko da. Aurretik, Elordi-Tolosa vs Bakaikoa-Salaverri II.a bikoteak izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitzek eta Mikel Idoatek egingo dute kontakizuna Santi Brouard pilotalekutik.