telebista
15:00etatik aurrera
Frantziako Tourraren 10. etapa, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Atzoko atseden egunaren ostean, Ile d'Oleron eta Ile de Re arteko 170 kilometroei egin beharko diete aurre txirrindulariek.
-
Frantziako Tourreko 9. etapako argazki bat. Argazkia: EFE
Gaur, Frantziako Tourraren 10. etapa izango da ikusgai, zuzenean, Euskal Telebistan. 15:00etatik aurrera, Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea kazetariek egingo dute kontakizuna. 10. etapa horretan, 170 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre txirrindulariek, Ile d’Oleron eta Ile de Re artean.
Frantziako Tourra irailaren 20ra arte egunero izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.