telebista
22:30ean
'El Árbol de la Sangre' filma, gaur gauean, "La Noche De..." saioan
EiTB
Saioak, gainera, Hugh Grant aktoreak urte hauetan guztietan hezurmamitu dituen pertsonaiak errepasatuko du eta Ennio Morricone musikariari omenaldia egingo dio.
-
Ursula Corbero 'El Árbol de la Sangre' filmaren fotograma baten
Gaur gauean, "La Noche De..." saioak El Árbol de la Sangre Julio Medemen filma estreinatuko du. Euskal Herriko paisaia paregabeetan grabatutako pelikula honetan, Ursula Corbero da protagonista nagusia. Horrez gain, arrakasta lortzeko beste osagai batzuk ere baditu filma: suspensea, intriga eta amodio istorio hunkigarri bat.
Horren aurretik, La transformación de Hugh Grant atalean, aktoreak hezurmamitu dituen pertsonaiak errepasatuko ditugu. Galai erromantiko zein hiltzaile kanibal gisa aritu den aktore kameleoi bikaina edozein egoeratara ohitzeko gai izan da. Bestalde, behin polizia ingelesak atxilotu egin zuen, eta saioak horren ingurukoak ikertu ditu.
Ondoren, Tu banda sonora favorita atalean, Ennio Morricone musikariari omenaldia egingo zaio. Nahiz eta bere abestirik ezagunenak La misión eta El bueno, el feo y el malo filmetakoak diren, Morriconek 520 film musikatu zituen guztira. Atal horretan, adituen arabera onena zein den jakingo dugu.
Amaitzeko, saioaren 25. urteurrenean, denboran atzera egin, eta "La Noche De…" saioaren lehen urratsekin batera munduan zer gertatzen zen jakingo dugu.
Ez galdu El Árbol de la Sangre filma, gaur, 22:30ean, ETB2 eta eitb.eus-en.