Itxi

telebista

Audientzia

Donostiako Banderaren bigarren jardunaldia, bere ordu-tartean nagusi, igandean

EiTB

Emakumezkoen estropadak % 19,0ko audientzia zatia lortu zuen eta gizonezkoenak % 29,2koa.

  • Hondarribiko eta Orioko arraunlariak garaipena ospatzen.

    Hondarribiko eta Orioko arraunlariak garaipena ospatzen. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Igande goizean, irailaren 13an, Donostiako Banderaren bigarren jardunaldiaren emanaldia bere ordu-tartean nagusi izan zen eta iazko audientzia emaitzak hobetu zituen. 

Gizonezkoen estropadak % 29,2ko audientzia zatia lortu zuen, euskaldunen % 31,3ko kuota bereganatuz. Audientzia metatuari dagokionez, 127.000 ikus-entzulek egin zuten bat Euskadin eta eragin eremuan emanaldiarekin. Hondarribiak irabazi zuen berriz bandera, hirugarren aldiz jarraian.

Aurretik, emakumezkoen proba, halaber, bere ordu-tartean lider izan zen % 19,0ko audientzia zatia eta euskaldunen artean % 27,4ko kuota eskuratuz. Oriok irabazi zuen bandera. Emanaldiak 77.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.