telebista
David Barberok aurkeztuta
Santiago Posteguillok bere best seller berria aurkeztuko du 'Forum'en
A.H.
EITB
Los asesinos del emperador eleberria erromatarren garaian girotuta dago.
-
'Forum', Santiago Posteguillo. Argazkia: EITB
Santiago Posteguillo idazle katalana hartuko du gonbidatu David Barberok astearteko 'Forum' saioan. Erromatarren garaian girotutako Los asesinos del emperador eleberria argitaratu du eta horixe izango dute hizpide nagusi ETB-2ko solas-tartean. Bide batez, aurrez idatzitako beste liburuei buruz ere mintzatuko dira. Elkarrizketa goizeko 10:10etik aurrera egongo da ikusgai.