telebista
22:15ean
"Al lado del enemigo" filma, larunbat gauean, ETB2n
EITB
Judu gazte batek nazien uniforme bat ostu eta bere burua Alemaniako ofizialtzat aurkeztuko du, bere senideak eta beste judu batzuk babesteko.
-
"Al lado del enemigo". Argazkia: EITB
Al lado del enemigo filma eskainiko du larunbat gauean ETB2k. Aktoreen artean, Jonas Amstrong, Ben Kingsley, Hannah Tointo eta Simon Kunz ditugu azpimarragarri. Filmaren zuzendaria, berriz, Mark Schmidt dugu.
Benetako gertakarietan oinarritutako istorioa da, Bigarren Mundu Gerraren amaieran Hungarian kokatzen dena. Judu gazte batek nazien uniforme bat ostu eta bere burua Alemaniako ofizialtzat aurkeztuko du, bere senideak eta beste judu batzuk babesteko.
Al lado del enemigo larunbatean izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.