telebista
22:15ean
'Corazón Silencioso' filma, gaur gauean, ETB2n
EITB
Familia bereko hiru belaunaldik asteburu-pasa egingo dute elkarrekin. Familia barneko tirabira zaharrek, baina, eragotzi egingo dute gaixorik dagoen amaren hiltzeko nahia.
-
'Corazón Silencioso'. Filmatik hartutako irudia
ETB2k Corazón Silencioso filma estreinatuko du gaur gauean. Pelikula honetan, familia bereko hiru belaunaldik asteburu-pasa egingo dute elkarrekin. Baina gaixorik dagoen amaren hiltzeko nahia eragotzi egingo dute familia barneko tirabira zaharrek.
Bille Augustek zuzentzen duen filmak Ghita Norby danimarkarra du protagonista. Esther gorpuzteko egindako lanagatik, Bodil sarietarako eta Danimarkako zinema sarietarako izendatu dute.
Esther gaixorik dagoen eta hil nahi duen ama bat da. Hala ere, familia barneko tirabira zaharrek eragotzi egingo dute amaren hiltzeko nahia.
Gaur, Corazón Silencioso filma izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.