Itxi

telebista

21:15etik aurrera

CaixaBank Masterseko bigarren finalerdia eskainiko da gaur gauean, zuzenean

EiTB

Bertan, Olaizola II-Zabaleta vs Altuna III-Imaz arituko dira aurrez aurre. 21:15etik, aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • CaixaBank Masterseko lehen finalerdiko irudia

    CaixaBank Masterseko lehen finalerdiko irudia. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

ETB1ek eta eitb.eus-ek binakako bi pilota partida eskainiko ditu gaur gauean Logroñoko Adarraga pilotalekutik zuzenean, "ETB Kantxa" tartean. Agirre eta Salaverri II.ak emango die hasiera gaueko kirol emanaldiei, Arteaga II eta Untoriaren aurkako neurketan. Horren ondoren, Caixabank Txapelketako finalerdia jokatuko da. Bertan,  Olaizola II-Zabaleta eta Altuna III-Imazen arituko dira aurrez aurre. Bi partiden zuzeneko jarraipena Xabier Euzkitze, Mikel Idoate eta Elena Azpeitiaren esku egongo da.

Ez galdu bi partidak, gaur, 21:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.