telebista
Kirolak
Binakako txapelketaren finalerdia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Olaizola II eta Urrutikoetxea arituko dira Ezkurdia eta Martijaren aurka.
-
Pelota. Argazkia: EiTB.
Gaur, urriak 4, "ETB Kantxa" saioak Eibartik zuzenean binakako hiru pilota partida eskainiko ditu, 17:00etan.
Lehenengoan, Irribarriak eta Bikuñak P. Etxeberriari eta Ladis Galarzari egin beharko diete aurre. Ondoren, Binakako Txapelketaren finalerdiaren unea izango da: Olaizola II eta Urrutikoetxea arituko dira Ezkurdia eta Martijaren aurka. Azkenik, eguna borobiltzeko, Dariok eta Garmendiak Salaberriaren eta O. Etxebarriaren aurka jokatuko dute. Esatari lanetan arituko dira Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Elena Azpeitia.
Partidak zuzenean eskainiko dira ETB1en eta eitb.eus-en.