Itxi

telebista

22:30ean

"Vascos por el Mundo" saioak Marseilla bisitatuko du gaur gauean

EiTB

Amaiur Elizari kazetariak Marseillako kaleak ezagutuko ditu Monica Vega, Fernando Zabalza, Iker Etxeberria eta Irune Aberasturiren eskutik.

  • Amaiur Elizari kazetaria

    Amaiur Elizari kazetaria. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioak Marseilla bisitatuko du, Frantziako bigarren hiririk handiena eta sorpresaz beteriko kokaleku mitiko zein estrategikoa. Amaiur Elizari kazetariak hiri horretako txokorik ezkutuenak ezagutuko ditu bertan bizi diren euskaldunen eskutik, Monica, Fernando, Iker eta Irune gidari dituela.

Marseilla "Europako Marrakech" bezala ere da ezaguna, bertako kultura aniztasuna eta gizarte anitza dela eta.

Hiri hori zerbaitek berezi egiten badu, itsasoarekin duen lotura da, duela 20 mende baino lehenagotik datorren antzinako harremana baita. Denborak aurrera egin ahala harreman hori eraberritzen joan bada ere, beti mantendu izan du marinelen, arrantzaleen eta bertako biztanleen arteko lotura.

Saioak, gainera, sukaldaritza frantseseko platerik onenak eta bereizgarrienak dastatuko ditu; bullabesa (arrain zopa), Proventzako gaztak eta navettes gailetak, besteak beste.

Frantziako Iraultzaren sorleku, Marseillatik Pariseraino hasi zen herria tiraniatik askatzeko martxa, eta hiri horren bihotzean sortu zen munduko himnorik ezagunena ere: Marseillesa.

"Vascos por el Mundo" saioa Marseillan izango da gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.