telebista
21:15etik aurrera
Bergarako pilota jaialdia, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Egunero legez, Italiako Giroa ere eskainiko da, kasu honetan 7. etapa. Lehenik ETB4n izango da ikusgai, eta ondoren, ETB1en. eitb.eus-en, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahalko da.
-
Pilota. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, bi pilota partida eskainiko dira Bergaratik "ETB Kantxa" saioan. Bata binakako partida izango da, eta ondoren eskainiko dena, ordea, buruz burukoa.
Lehenik, Iribarria-Tolosa vs Elezkano II-Erostarbe arituko dira. Ondoren eskainiko den partida buruz burukoa izango da, eta Rezusta eta P. Etxeberria arituko dira aurrez aurre. Partida hauen kontakizuna Joseba Urkiolak, Abel Barriolak eta Ane Muruamendiarazek egingo dute, 21:15etik aurrera, eta ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahalko dira.
Egunero legez, Italiako Giroa ere izango da ikusgai. Gaur, 7.etapa izango da Matera eta Brindisi herrien artean, guztira 143 kilometro.
Arratsaldero, ETB4n hasiko da emanaldia 14:00 inguruan, eta 15:00etan, ETB1en jarraituko du, "Ez Da Giro" saioarekin. eitb.eus-en eta Euskadi Irratian ere jarraipena egiteko aukera izango da lehen ordutik; eta Radio Euskadik ere Giroko azken kilometroen kontaketa egingo du. Egunero platotik zuzenean jardungo dira Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga, Alfonso Arroio eta Alessandro Ruta eta, Italiako Giroarekin batera, txirrindularitzaren unibertsoko hainbat konturen inguruan solasean arituko dira goi mailako gonbidatuekin batera. Euskadi Irratian, Joxe Mari Apaolazak, Jon Altunak, Mikel Astarlozak eta Eugenio Goikoetxeak osatuko dute lantaldea astelehenetik ostiralera.