Itxi

telebista

Audientzia

230.000 ikus-entzulek jarraitu zuten ostegunean "Vascos por el Mundo" saioa

EiTB

Mexikoko Queretaro herriari egindako bisitak % 13,0ko audientzia- zatia bereganatu zuen, urteko audientzia-zatirik altuena.

  • "Vascos por el Mundo" Queretaron.

    "Vascos por el Mundo" Queretaron. Argazkia: "Vascos por el Mundo".

Urriaren 15ean, "Vascos por el Mundo" saioko Lucas Goikoetxea kazetariak Queretaroko txokorik berezienak bisitatu zituen bertan bizi diren bost euskaldunen eskutik. Ikus-entzuleen aldetik, oso harrera ona izan zuen saioak; izan ere, % 13,0ko audientzia- zatia bereganatu zuen, urteko "Vascos por el Mundo" saioaren audientzia-zatirik altuena.

Halaber, bere ordu tartean nagusi izan zen eta  230.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen, Euskadin eta eragin eremuan.