telebista
Urriak 22 eta 29 bitartean
Seminci Zine Jaialdian izango da ETB
A.H.
EITB
Camera Obscura pelikula eta Los ojos de la Guerra dokumentala aurkeztuko dira sekzio ofizialetan. Bi lanetan parte hartu du ETBk.
-
Valladolideko Zine-Jaialdia. Argazkia: EFE
Euskal Telebistak 56. Seminci, Valladolideko Nazioateko Zinema Astean, presentzia nabarmena izango du aurten. Camera Obscura, Maru Solores-ek zuzendutako filmea, Punto de encuentro sailaren barruan aurkeztuko dute eta Los ojos de la Guerra, Roberto Lozanok zuzendutako dokumentala bere aldetik, Tiempo de Historia atalean izango da ikusgai. Euskal Telebistak bi filmeetan parte hartu du, baita lehiaketaz kanpo eskainiko diren Urte Berri On Amona Telmo Esnalen lana, Borja Cobeagaren No Controles eta Montxo Armendarizek zuzendutako No tengas Miedo filmeetan ere.
Camera Obscura, Maru Soloresen debuta
Camera Obscura filmea Maru Soloresek zuzendutako lehenengo lana da eta Ane gaztea du protagonista, ikusmena galtzen ari den nerabea. Ane, gurasoen gehiegizko babesari eta bere adineko lagunen gutxiespenari ihes egin nahian, argazkilaritzan babestuko da. Denbora luzez etxetik kanpo izandako Antonio, osaba misteriotsuaren esku ezagutuko du Anek argazkilaritza, baita maitasuna ere. Horrela, bere argazki makina eskuan hartuta, besteek ikusi nahi ez dituzten gauzak antzemango ditu, elkarbizitza familiarraren zenbait puntutan argia jarriz. Filmean lan egin duten aktoreen artean, Josean Bengoetxea, Victor Clavijo, Leire Berrocal eta Jacqueline Duarte daude. Basque Films ekoiztetxearen filmea da eta Punto de Encuentro atalean aurkeztuko da, bere balio tematiko eta estilistikoarengatik.
Los Ojos de la Guerra dokumentala
Roberto Lozanok zuzendutako Los ojos de la Guerra dokumentalak gerra kazetarien bizimodu latzaren berri emango du, Afganistan, Kenia, Congo, Irak edo Bosnia Hertzegovina bezalako herrialdeetan lan egiten duten berriemaleen lana gertutik jarraituz. David Beriain, Sergio Caro, Hernán Zin, Gervasio Sánchez eta Euskal Telebistako korrespontsala den Iñigo Ayestaran kazetariek parte hartu dute dokumentalean. Gerrateak lehenengo lerrotik nola bizi diren, gatazka armatuek uzten dituzten biktima eta ondorio latzak, zein nazioarteko prentsaren lana izango ditu aztergai dokumentalak, zine jaialdiaren Tiempo de Historia atalean.