telebista
Audientziak
Altuna III-Dario pilotarien arteko partida 158.000 ikus-entzulek jarraitu zuten
EITB
Buruz buruko finalerdia audientzia-buru izan zen euskaldunen artean % 19,3ko audientzia-zatiarekin.
-
Pilota. Argazkia: EITB
Azaroaren 22an, igande arratsaldean, "ETB Kantxa" saioak eskainitako eskuz banakako txapelketako Altuna III eta Dario pilotarien arteko finalerdiak % 10,5eko kuota bereganatu zuen, eta euskaldunen artean, % 19,3ko audientzia-zatia. Euskaldunen artean audientzia-buru izan zen norgehiagoka.
Halaber, 158.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.