Itxi

telebista

22:15ean

'Los archivos del Pentagono' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB

'The Washington Post' egunkariak Vietnamgo gerraren informazio klasifikatua argitaratzeko hartutako erabakia da pelikularen ardatza. Tom Hanks eta Meryl Streep aktoreak dira protagonistak.

  • 'Los archivos del Pentágono' filmaren fotograma bat

    'Los archivos del Pentágono' filmaren fotograma bat

Gaur gauean, ETB2k Los archivos del Pentagono (The post) pelikula eskainiko du. Benetako gertakarietan oinarritutako filma da, Steven Spielberg zuzendariak gidatutakoa. Tom Hanks eta Meryl Streep aktoreak ditu protagonista nagusi.

The Washington Post egunkariak Vietnamgo gerraren inguruko informazio klasifikatua argitaratzeko erabakia hartu zuen, eta Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak lau legealditan zehar esandako gezurrak agerian utzi zituen. Gertakari haiek oihartzun handia izan zuten AEBko gizartean.

Oscarretarako bi izendapen lortu zituen: pelikula onenaren eta aktore onenaren (Meryl Streep) sarietarakoak.

Ez ezazu galdu 'Los archivos del Pentagono' filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema