Itxi

telebista

Kirolak

Buruz Buruko Txapelketaren finala, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Aurretik, Euskadiko Aizkolari Txapelketa eskainiko da.

0:19
Erik Jaka eta Altuna III Buruz Buruko finala iragartzeko irudi batean

Heri Kirolak eta pilota izango dira ikusgai igande honetan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Hasteko, Euskadiko Aizkolari Txapelketa izango da ikusgai, bigarren eta hirugarren mailako finala.

Arratsaldeko 16:30etatik aurrera, hiru pilota partida emango dira, zuzenean, "ETB Kantxa" tartean, Bilbotik zuzenean. Arratsaldea binakako partida batekin hasiko da, non Irribarria - Rezusta bikoteak Olaizola II - Urrutikoetxea bikoteari aurre egin beharko dion.

Ondoren, arratsaldeko partida nagusia jokatuko da, Jaka eta Altuna arituko dira Buruz BurukoTxapelketaren finala irabazteko lehian. Amaitzeko, Peña II - Larunbe bikoteak Egiguren V - Ladis Galarza arituko dira nor baino nor gehiago.

Oraingo honetan Abel Barriola eta Mikel Idoate arituko dira Xabier Euzkitze eta Ane Muruamendiarazekin batera partiden kontaketa egiten.