Itxi

telebista

Audientziak

289.000 ikus-entzulek jarraitu zuten "Escapadas con Joseba Arguiñano", igandean

EITB

ETB2 katean eskainitako 'Asesinato en el canal de Midi' filma ere bere ordu tartean nagusi izan zen % 13,9ko audientzia-zatiarekin.

  • Joseba Arguiñano Los Arcos herriko bizilagun batekin.

    Joseba Arguiñano Los Arcos herriko bizilagun batekin. EITBren bideo batetik ateratako irudia.

Igandeko "Escapadas con Joseba Arguiñano" saioak Los Arcos herrira egindako bisita bere ordu tartean nagusi izan zen, % 13,4ko audientzia-zatia bereganatuz.

Horrez gain, 289.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen, Euskadin eta eragin eremuan.

Aurretik, ETB2 katean eskainitako Asesinato en el canal de Midi pelikula ere bere ordu tartean lider izan zen % 13,9ko audientzia-zatiarekin. Pelikula bera 319.000 ikus-entzulek jarraitu zuten emisioko uneren batean.