Itxi

telebista

Audientziak

302.000 ikus-entzulek jarraitu zuten Binakako Txapelketako Finala, asteartean

EITB

Bere ordu-tartean nagusi izateaz gain, 2016tik Binakako Txapelketako Final ikusiena izan da.

  • Martija eta Ezkurdia, Binakako Txapelketako Finalean garaile

    Martija eta Ezkurdia, Binakako Txapelketako Finalean garaile. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Olaizola-Urrutikoetxea eta Ezkurdia-Martija pilotariek Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako Eskuz Binakako Txapelketako finalaren emanaldiak, ETB1en % 14,2ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta euskaldunen artean % 24,4ko kuota.

Ezkurdia eta Martijaren garaipena (13-22)  302.000 ikus-entzulek  jarraitu zuten uneren batean Euskadin eta eragin eremuan. Bere ordu-tartean nagusi izateaz gain, 2016tik Binakako Txapelketako Final ikusiena ere izan da.