Itxi

telebista

22:15ean

Lau t'erdiko final laurdenak, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Jaka eta P. Etxeberria pilotariek jokatuko dute partida nagusia. Horrez gain, promozioko bi partida ere eskainiko dira.

  • Pilota

    Pilota: Argazkia: EITB

Gaur gauean lau t'erdiko final laurdenak eskainiko dira zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en, 22:15ean.

Hiru pilota partida jokatuko dira, horietatik bi promoziokoak. Eusko Label Txapelketaren baitan Lau t'erdiko final laurdenak Jaka eta P. Etxeberria pilotarien artean jokatuko dute. Promoziokoetan, ostera, alde batetik, Elordi eta Urretabizkaia II arituko dira eta Zabala eta Larrazabal ondoren. Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko dira partidak, eta "ETB Kantxa" saioan Xabier Euzkitzek eta Mikel Idoatek egingo dute jarraipena.