Itxi

telebista

Audientziak

ETB2ko arratsaldeko pelikulak bere ordu-tartean nagusi, asteburuan

EITB

'Alex Hugo: el sol negro' eta 'Asesinato en Cognac' minisailak eskaini ziren.

  • 'Alex Hugo: el sol negro' minisaileko fotograma bat

    'Alex Hugo: el sol negro' minisaileko fotograma bat. EITB Nahieran ataritik ateratako irudia

Larunbat eta igandeko telesailak bere ordu-tartean nagusi izan ziren. Larunbat arratsaldean  Alex Hugo: el sol negro pelikulak % 13,3ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta 224.000 ikus-entzulek ikusi zuten uneren batean.

Igandean, Asesinato en Cognac  eskaini zen. Honek berriz, % 15,5eko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta 266.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua Euskadin eta eragin eremuan.

Biak EITB Nahieran  daude ikusgai.