Itxi

telebista

22:00etan

San Josetako Trikiti Jaialdia, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITBMEDIA

Festibalaren 30. urteurrenean Joxe Mari Iriondo, Mari Karmen Odriozola, Joxe Alkain, Jose Mari Otermin eta Azpeitiko Udala omendu nahi izan zituzten.

0:29
Sanjosetako Trikiti Jaialdia

Azaroaren 28an Azpeitiko Soreasu antzokian ospatu zen 2020ko San Josetako Trikiti Jaialdia eskainiko du "Oholtzan" saioak gaur, abenduak 19. Laxaro Azkunek aurkeztu zuen festibalak aurten 30. urteurrena betetzen du. Urte hauetan guztietan egindako lanagatik Joxe Mari Iriondo, Mari Karmen Odriozola, Joxe Alkain, Jose Mari Otermin eta Azpeitiko Udala omendu nahi izan zituzten.

Parte hartu zuten trikitilari eta panderojoleen artean, honako bikote eta talde hauek ikusiko ditugu oholtza gainean: Martin, Motriku, Unai eta Pilar; Roberto Etxebarria eta Miren Etxebarria; Azkoitiko Txalkor eta Azpeitiko Antxieta txistulari taldeak; Estanga Anai-Arrebak; Aitzol Arrozpide eta Asier Gozategi; Astiasaran Osaba-Ilobak eta Aitor Aiastui Larrañaga, eta bukatzeko, San Josetako Trikiti Jaialdiko antolakuntza taldea. 

"Oholtzan" gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.