telebista
Audientziak
195.000 ikus-entzulek jarraitu zuten "QMEC" saioa, asteartean
EITB MEDIA
Saioaren bigarren zatiak % 13,1eko audientzia-zatia bereganatu zuen.
-
"QMEC" saioko aurkezleak. Argazkia: EITB
Asteartean, abenduaren 22an, Itziar Alduntzinek, Arantza Ruizek eta Odei Esnaolak aurkeztutako "Qué Me Estás Contando" arratsaldeko magazinak % 11,7ko audientzia-zatia bereganatu zuen. Halaber, 195.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Horrez gain, gabonetarako LABIk hartu dituen neurri berrien inguruan aritu zen saioaren bigarren zatiak % 13,1eko audientzia-zatia bereganatu zuen. Halaber, 139.000 ikus-entzulek egin zuten bat saioaren tarte horrekin uneren batean.
"QMEC" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.