Itxi

telebista

22:30ean

Taberna Ibiltariak Lizarran eskainitako emanaldia, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITB MEDIA

Lizarrako hiru toki esanguratsuetan egingo dute geldialdia, eta inguruko txoko guztiak alaituko dituzte.

  • Taberna Ibiltariko bi kide, kantuan, Lizarran

    Taberna Ibiltaria Lizarran. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Ilaski Serranoren eskutik, Taberna Ibiltariaren emanaldia eskainiko da gaur gauean. Ekitaldia Lizarran grabatu zen Puy-ko Ama Birjinaren omenezko jaietan. Lizarrako hiru leku esanguratsuenetan (Kartzelako Zubia, El chapitel kalea eta San Miguel Eliza) egingo dute geldialdia, eta bertako eta inguruko txoko guztiak euren kantuekin alaituko dituzte. Ibilian erromesak eta bisitariak topatuko dituzte, den-denak frankoen eta judutarren karrika zaharrak ezagutzeko irrikan.

Taberna ibiltaria herriz herri, tabernaz taberna ibiltzen da Euskal Herriko kanta ezagunak abesten eta ezagutarazten Jendea kantuan jartzeko eta euskara zabaltzeko helburuarekin.

"Oholtzan" saioa gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.