telebista
21:00etan
'Gaztea Gaua' eta Hertzainak taldearen kontzertu bat, gaur gauean, "Oholtzan"en
EITB MEDIA
Nøgen, Gatibu eta Zetak taldeak eskainitako kontzertuen unerik onenak eta abestirik ezagunenak jaso dira aste honetako saio berezian.
-
"Oholtzan". EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Bi emanaldi oso berezi izango dira ikusgai gaurko "Oholtzan" saioan.
21:00ak aldera 'Gaztea Gaua' ikuskizuna eskainiko da. Gaztearen 30. urteurrena ospatzeko "30 30 30 kontzertu-esperientziak" ekimena abian jarri du EITB taldeko irratiak. Hala, hilabete bakoitzaren 30. egunean kontzertu oso bereziak ospatu ditu 30 lagunentzat. Pandemiak baldintzatuta urria eta azaroko emanaldiak publikorik gabekoak izan ziren; abenduan, ostera, Zetak taldeak emandako kontzertura 30 pertsona nafarrek joateko aukera izan dute. Larunbatean, kontzertu horietako unerik onenak bilduko dira "Gaztea Oholtzan" berezian.
Saio horretan Nøgen, Gatibu eta Zetak taldeak eskainitako kontzertuen unerik onenak eta abestirik ezagunenak jaso dira. Halaber, aurten osptau diren Gaztea Sariak ekitaldiak emandako unerik gogoangarrienak ekarriko ditu saioak. Besteak beste, Jon Maia bertsolariaren bakarrizketa eta Zea Mays eta Olatz Salvadorrek eskainitako abestiak entzungo dira.
Gau bereziarekin jarraituz, 22:00ak aldera, 'Hertzainak. Inun baino alaiago izanen da' izeneko kontzertua izango da entzungai "Oholtzan" saioaren baitan. Bilboko Euskalduna Jauregian rock taldearen omenez egindako ekitaldian taldearen betiko abestiak izango dira protagonista.