Itxi

telebista

Kirolak

Bigarren B Mailako futbola eta Binakako Txapelketa, gaur, zuzenean, EITBn

EITB Media

Binakako partida nagusia Urrutikoetxea - Imaz eta Elezkano II - Zabaleta pilotariek jokatuko dute.

  • Futbola, baloia

    Futbola, baloia. Irudia: EITB Media

Bigarren B Mailako futbola eta Binakako Txapelketa izango dira ikusgai, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean.

15:45ean hasiko da futbol emanaldia Portugalete eta Alaves B taldeen arteko partidarekin. Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak arduratuko dira kontakizuna egiteaz.

Ondoren, 17:30ean, Binakako Txapelketako seigarren jardunaldiarekin jarraituko dute Bastidako Udal Pilotalekuan. Hiru partida jokatuko dira. Lehenik, binakakoan, Dario - Untoria eta Alberdi - Larunbe izango dira aurrez aurre; binakako partida nagusia Urrutikoetxea - Imaz eta Elezkano II - Zabaleta pilotariek jokatuko dute; eta promoziokoan, Zabala - Erostarbe eta Larrazabal - Eskiroz arituko dira nor baino nor gehiago.

Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Ibon Gaztañazpik egingo dute partiden jarraipena, ETB1eko "ETB Kantxa" saioan eta eitb.eus atarian.