Itxi

telebista

Audientziak

"El Conquistador" saioak lidergoari eusten dio, % 23,5eko audientzia-zatiarekin

EITB Media

Asteleheneko emanaldiak 328.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

  • "El Conquistador del Caribe"

    "El Conquistador del Caribe". EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

"El Conquistador del Caribe" asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan da beste aste betez % 23,5eko kuota bereganatuz. Julian Iantzi eta Mikel Perez Artola gidari dituen saioaren emanaldiak, 328.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Halaber, #conquis4 etiketa joera izan da Twitterren 5.272 txiorekin, hala, joeren tartean hirugarren postua lortuz.

eitb.eus atarian ere harrera ona izan zuen saioak: 11.945 erabiltzaile konektatu ziren streaming-era, 23.808 erabiltzailek bisitatu zuten "El Conquistador" saioko web orrialdea, eta 58.448 orrialde ikusi izan zituen.