Itxi

telebista

Binakako Txapelketa

Jaka eta Martija vs Altuna III eta Mariezkurrena II, gaur zuzenean

EITB Media

Promozioko partida, ordea, Elordi eta Garmendia vs Zabala eta Erostarbe pilotariek jokatuko dute.

  • Binakako Txapelketa

    Binakako Txapelketa. Irudia: EITB Media

Urdulizen ekingo diote gaur Binakako Txapelketako bigarren itzuliari. Zortzigarren jardunaldiari hasiera emateko, bi partida jokatuko dira: lehen partidan aurrez aurre arituko Jaka eta Martija vs Altuna III eta Mariezkurrena II, eta, ondoren, promozioko partida jokatuko dute Elordi eta Garmendia vs Zabala eta Erostarbe pilotariek.

22:15ean hasiko da jardunaldia, eta ETB1eko "ETB Kantxa" saioan eta eitb.eus-en izango da ikusgai. Joseba Urkiolak, Mikel Idoatek eta Ane Muruamendiarazek egingo dute bi partiden jarraipena.