Itxi

telebista

22:30ean

Binakako Txapelketa Ataundik, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Urrutikoetxea-Imaz vs Peña II.a-Albisu eta Alberdi-Salaverri II.a vs Zubizarreta III.a-Uriondo partidak jokatuko dira.

  • Pilotan aritzeko takoa jartzen

    Pilotan aritzeko takoa jartzen. Irudia: EITB Media

Gaur, Ataungo Auzoeta pilotalekuko jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 22:30ean hasita. Bertan, Binakako Txapelketako bi partida jokatuko dira. 

Lehen mailakoan, Urrutikoetxea eta Imazek Peña II.aren eta Albisuren aurka neurtuko dituzte indarrak. Promozio mailakoan, berriz, Alberdi eta Salaverri II.a eta Zubizarreta III.a eta Uriondo bikoteak izango dira aurrez aurre. 

Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Elena Azpeitia izango dira berriemaile.