Itxi

telebista

Binakako Txapelketa

Olaizola II - Rezusta vs Peña II - Albisu, gaur gauean, zuzenean Larrabetzutik

EITB Media

Promozioko partida, bestalde, Zabala-Erostarbe eta Salaberria-O. Etxebarria pilotariek jokatuko dute.

  • Binakako Txapelketa

    Binakako Txapelketa. Irudia: EITB Media

Larrabetzun abiatuko da gaur Binakako Txapelketaren 9. jardunaldia, eta ETB1en eta eitb.eus jarraitu ahal izango da zuzenean.

Zehazki, bi pilota partida izango dira ikusgai. Lehen norgehiagokan, aurrez aurre arituko dira Olaizola II-Rezusta eta Peña II-Albisu. Ondoren, promozioko partida jokatuko dute Dario-Erostarbe eta Salaberria-O. Etxebarria bikoteek.

22:00etan hasiko da emanaldia, eta Joseba Urkiolak, Mikel Idoatek eta Ane Muruamendiarazek egingo dute kontakizuna.