Itxi

telebista

22:30ean

"La Noche de... Bajo la arena", gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Gainera, Olivia Wilde eta Gary Cooper antzezleak ere izango dituzte protagonista.

  • Felix Linares

    Félix Linares aurkezlea. Argazkia: EITB Media

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak Bajo la arena film hunkigarriari eskainiko dio edizio berri bat. 22:30etik aurrera, Felix Linaresek pelikula honen xehetasun eta bitxikeria guztien berri emango du. Atzerriko Film Onenaren Oscar sarirako izendatua, Bigarren Mundu Gerraren ostean Danimarkan bizitako benetako gertaeretan oinarritua dago.

Saioaren bigarren blokea Olivia Wilde "House" telesaileko 13 doktorearen inguruan arituko dira. Aste honetan, bere urtebetetzea ospatuko du antzezleak, eta Felix Linaresek bere familiari buruzko erreportaje dibertigarriarekin lausengatuko du.

Bestalde, Tu banda sonora favorita atalean, soinu-banden azken txanda aurkeztuko dute. Felix Linaresek E.T., American beauty eta Total recall pelikulen musikaz hitz egingo du. Ikus-entzuleek bere gustukoena bozkatu beharko dute, datorren hilean izango den final handiaren aurretik.

Azkenik, Los archivos secretos de La Noche de... atalean, Gary Cooper aktore mitikoa toreatzailea izan ote zenaren zurrumurru bitxia azalduko dute. Aktore izan aurretik zezenaren aurrean aritzen zela egia izango da, ala gezurra?

"La Noche de..." astearteetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.